
1943ko otsailaren 2an, Bigarren Mundu Gerrako (Aberri Gerra Handia sobietarrentzat) gudu luze eta odoltsuenetako bat amaitu zen , Stalingradoko guda.
Sobietarrek Stalingradon lortutako garaipenak ordura arte porrota ezagutu ez zuten ejertzito naziaren bizkarrezurra hautsi zuen, eta munduari erakutsi zion nazien makineria militarra ez zela garaiezina.
1941eko ekainean, tropa sobietarrek Urano operazioa hasi zuten, Wehrmacht (armada nazi alemaniarra) erabat inguratzea eta deuseztatzea helburu zuena, 300 mila soldadu nazi inguratzea ahalbidetu zuen estrategia. Naziek ez zuten estrategiarik beraien tropak salbatzeko.
200 egunez, sobietar hiria borroka bortitzen lekua izan zen. Horietako bat Pavloven Etxe mitikoaren defentsa izan zen, Stalingradoren erresistentzia heroikoaren sinbolo bihurtu zena. Armada Gorriko soldadu talde batek, Ivan Afanasyev tenientearen eta Jakov Pavlov sarjentu nagusiaren agindupean, etxe hau defendatu zuen 58 egunez – Frantziak naziei aurre egin baino denbora luzeagoan –.
Bataila odoltsuaren amaieran, hondakinetan utzitako hiria, kalez kale defendatu zena, sobietar herriaren borondate hautsezinaren sinbolo antifaxista bihurtu zen. Garaipen hori aitortuta, Europako herriak faxismoa indargabetzera inspiratu ziren, eta horrek bigarren frontearen irekiera areagotzera bultzatu zituen mendebaldeko aliatuak.
Urtero antifaxistok Ruben Ruiz Ibarruri euskalduna bezalako Stalingradoko Heroien oroimena ohoratzen dugu, bertan bizia galdu zutenena , gizateriaren patua determinatu zuen sakrifizio batean euren bizitzako onena eman zutelarik.
