Hitzaldia Bilboko Zorrotza auzoan NATOk Bardeetan (Nafarroa) duen tiro poligonoari buruz

1986ko martxoaren 12an espainiar Estatuan NATOn jarraitzeari buruzko erreferenduma egin zen, eta Hego Euskal Herriak erabat errefusatu zuen, botoen % 65,58rekin. Katalunian eta Kanarietan ere EZak irabazi zuen. Estatu osoan, PSOEren biraketa («NATO, de entrada no» eta «Vota si en interés de España») ezinbestekoa izan zen Aliantza Atlantikoa deiturikoan sartzearen gaitzespen masiboa iragartzen zuten inkestei buelta emateko.

Zorrotzako NATOren Aurkako Taldea eta Euskal Herria – Donbass Elkartasun Komitea erreferendumaren 40. urteurrena dela eta, NATOk Euskal Herrian duen konplexu militarrari buruzko hitzaldia antolatu dugu: Bardeako tiro poligonoa.

Gune militar hori Nafarroako Erriberan dago, Bardearen bihotzean. Euskal Herriaren eta Aragonen arteko paraje erdibasamortua da, Parke Natural, Biosferaren Erreserba eta Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatua, eta babestutako espezieak bizi dira bertan. Gotorleku militar txiki bat da, Europan benetako munizioarekin bonbardaketak egiten dituen tiro poligono bakarra.

Han, Bardeak Aske Plataforma Bardea Askearen inguruan antolatutako herri mugimendu antimilitarista, antinperialista eta ekologistak heriotza eta suntsipen poligono hori desegiteko lanetan dago

AEB buru duten politika inperialistak areagotzen ari diren garai hauetan, Euskal Herrian ere premiazkoa da, agian inoiz baino gehiago, NATOk zer esan nahi duen jakitea eta internazionalismoaren eta antinperialismoaren inguruan indarrak biltzea. Gurea bezalako ekimenak edo larunbat honetarako Iruñean deitutako manifestazio nazional garrantzitsua bide horretan kokatzen dira.

Etorri!!