Ukrainako «Egiaren Ministeritzak» kazetarientzako 15 urtetako kartzelaldi-zigorra nahi du

Donetsk region update
© Sputnik/ Andrei Stenin

Ukrainako Informazio Politikarako Ministroak Donetsk eta Luganskeko telebista-kateetan lan egiten duten kazetarientzako 8 eta 15 urte arteko kartzela igorra nahi duela jakinarazi du.

Ukrainako Informazio-Politikarako Ministro Juri Stetsek Radio Liberty irrati-katerako eman duen elkarrizketa batean, Donetskeko eta Luganskeko telebista-kateentzat lan egiten duten pertsonentzako zortzi eta hamabost urte arteko kartzela-zigorra nahi duela esan du.

«Uste dut nahiko eraginkorra izango dela LHE (Luganskeko Herri Errepublika) eta DHE (Donetskeko Herri Errepublika) delakoen telebistetan lan egin izna duten pertsonek 8 eta 15 urte arteko kartzela zigorrak ezarri ahal izateko legea indartzea».

Elkarrizketa berea, Stetsek europarrak bere ministerioa «Zentsura-Ministerioa» izango ez dela konbentzitzeko gai izan dela esan duela. Gainera, hurrengo astean Krimeara zuzendutako irrati-kate bat zabalduko dela gaineratu du.

Informazio-Politikarako Ministerioa, Ukrainan gutxien matatuena den ministerioa da inkesten arabera, eta bere asmo kontraesankorrak direla eta «Egiaren Ministerio» gisa izendatu dute, George Owellen «1984» elaberriari kasu eginez. Ostegunean, ministerioak finantza-hezkuntzarako telebista kate baten kontrola hartu du, Ukraine Tomorrow nazioarteko kate berria zabaltzeko asmoz.

Otsailean, Informazio-Politikarako Ministerioak «Ukrainar Informazio-Armada» martan jarri zuen, errusiar berri-weborrietako iruzkin-sailetan eztabaidak hasteko eta horrela iritzi publikoa aldarazteko asmoa duen proiektua. Proeiktuak huts egin zuen «ziber-borrokalariek» errusiarrak Ukrainaren bizi-kalitatearen okertzea Errusiaren eta partsonalki Putinen errua dela konbentzitzean kale egin zutelako, eta ordutik sare sozialetan loturak abaltzeko mail-zerrenda bat izatera mugatu da.

Sputnik News erdaraz