2014ko maiatzaren 2an, ukrainar neonaziek dozenaka lagun hil zituzten Odesa hiriko Sindikatuen Etxean. Euromaidan-eko Estatu kolpe filofaxistaren ostean eskualde «errusiazaleetan» autonomia-erreferendumak eskatzeko mobilizazioak hasiak zituzten.
Odesa hirian bi manifestazio egin ziren egun berean, batetik, neonaziak parte ziren ukrainar nazionalistena eta bestetik, errusiazale antifaxistena. Biek elkarrekin topo egitean istiluak hasi ziren.
Errusiazaleak Sindikatuen Etxean babestu ziren, eta neonaziek su eman zioten eraikinari. Ofizialki 48 pertsona hil ziren baina datu ez ofizialen arabera gehiago izan ziren. Hildakoen artean zen 17 urteko Vasim Papuea gazte komunista zegoen.. Zaurituak ere dozenaka izan ziren.
