Turkiako Alderdi Komunistak (TKP) jakinarazi duenez, herrialdeko poliziak 145 lagun atxilotu zituen igandean Ankara (turkiar hiriburua), NATOren aurkako manifestazio batean parte hartzen ari zirela,
Aliantza Atlantikoaren goi-bilera hasi aurretik egin zen mobilizazioa. Bilkura horretan munduko 32 Estatuko buruzagiak eta ordezkariak bildu dira azken egunotan. Nazioarteko goi-bilera hori hori hurbil zela, Turkiako Gobernuak errepresio-neurriak areagotu zituen hiriburu osoan. Manifestazioak debekatu dira, bide publikoak itxi eta Ankarako eremu zabaletan poliziaren barrikadak altxatu dira
TKPren arabera, Ankarako Kizilay enparantzan izan zen protesta manifestazio nagusia. Istiluen aurkako polizia-indarrek gas negar-eragileak erabiliz esku hartu zuten manifestariak sakabanatzeko «NATO hiltzailea, alde herrialdetik!» eta «NATOri ezetz esatea ez da delitua; NATOzalea izatea bai. Ez dezala inork ahaztu» oihuen artean.
Gutxienez 145 pertsona baino gehiago atxilotu zituzten goi-bileraren aurka Turkiako hainbat hiritan izandako protestetan. Haietako asko komunistak dira. Aurreko hilean, 103 manifestari gehiago atxilotu zituzten Ankaran, «terrorismoa» leporatuta besteak beste.
Kemal Okuyan TKPko idazkari nagusiak Istanbulen azaldu duenez, mobilizazioak lurralde osoan hedatu dira, Aliantza Atlantikoari gaitzespena adierazteko.
