MEATZE ODOLA. Liburu aurkezpena Bilbon

Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak liburu aurkezpen bat antolatu du datorren irailaren 18rako Bilbon. Bertan, Karlos Turrillasek Meatze Odola liburua aurkeztuko du. Turrillas historialaria da eta memoria historikoarekin lotutako gaiak ikertzen ditu. Erreportari gisa ere aritu da, besteak beste, 2014tik Ukraina ekialdean ematen ari den gerran.

Bere azken bidaian izandako bizipen batetik abiatuta, Meatze Odola testua idatzi zuen; Euskal Herria eta Donbasseko lurrak gudaz, burdinaz eta ikatzaz zeharkatutako bizitzen istorioen bidez lotzen dituen testua. Guda-istorioaz harago, Meatze Odolak gerrak pertsonen bizitzan duen eraginari buruzko gogoeta planteatzen du. Memoria ariketa bat da, historiaren bidez bi lurralde lotzeaz gain, iraganeko eta egungo gatazkak elkarlotzen dituena, Artiom, Pasionaria, Amaya eta Ruben Ruiz Ibarruri bezalako pertsonaien bitartez.

Meatze Odolak Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak antolatutako “Pasionaria” literatur lehiaketaren VII. edizioko lehen saria jaso zuen 2026 hasieran. Eta horri esker, idazleak edizio elebiduneko (euskara/gaztelera) liburu eder batean bihurtu du testua, hainbat argazki historikoekin hornitua eta Lola Ruiz-Ibarruriren sarrera batekin.

Aurkezpena 18:30etan izango da Bilbi Plazan dagoen Xake Espazioan eta arratsaldean zehar, Meatze Odola liburua salgai egongo da bertan.