*Herrien Arteko Adiskidetasuna
«Prestuen Koalizioa» kontzeptuaren jatorria gerra hotzean dago, 80ko hamarkadan hain zuzen ere, eta NBEren edo nazioarteko erakundearen baimenik behar izan gabe alde batera utzita dauden hainbat estaturen nazioarteko lankidetzari egiten dio erreferentzia.
Horren adibide ezin hobea izan zen «Indar Aliatua» operazioa, NATOko 14 herrialdek zuzenean Jugoslaviaren aurka egindako aire-erasoak (gainerakoek laguntza logistikoa eskaini zuten), NBEko segurtasun-kontseiluaren baimenik ez zutenak. Kanpainan 2.500 hildako eta 12.500 zauritu izan ziren.
Baina «Prestuen Koalizioa» edo «Borondatearen Koalizioa» («Coalition of the Willing») kontzeptua goratu zuen gertakaria Iraken 2003ko inbasioa izan zen, jakina, NBEren edozein babes alde batera utzita, eta 7.300 zibil hil ziren lehen hilabete eta erdiko okupazioan.
Oraingoan, abusu eta pirateriari eskainitako klub tamalgarriari, Polonian hedatzeko maniobrak egitea bururatu zaio. Efe agentziaren arabera (Frantziako estatu nagusia aipatzen du), maniobren helburua da «hainbat naziok lehorreko, aireko eta itsasoko indarrak hedatzeko duten abiadura eta eraginkortasuna frogatzea, behin liskarrak amaituta Ukrainari laguntzeko».
Errusiako Federazioak NATOko tropak Ukrainan hedatzearen aurka dagoela berretsi duen arren, koalizioak, arduragabekeria eta narriadura kognitibo handiko alardean, Alemania, Belgika, Espainia, Estonia, Frantzia, Lituania, Herbehereak, Polonia, Erresuma Batua eta Suediako 2.800 soldadu Poloniako lurretan zabaltzea erabaki du, «Koalija 26.2» izena jarri dioten maniobretan.
Ikusten dugunez, adostea ez da erraz uztartzen den aditza bloke atlantistarentzat. Europar Batasunak, hiruko negoziazioetan parte ez hartzeagatik pattalaldi betean, inork adostu ez dituen konponbideak entseatzen dihardu orain. Ez da harritzekoa, ikusi dugunez, ohituta baitaude nahi duten bezala jokatzen. Eta orain, inoiz baino gehiago, beraien negozioa gerra da.
