Duela 40 urte, NATOren erreferendumaren inguruko eztabaidetatik kanpo utzi zuen PSOE-ren gobernuak Herri Batasuna Espainiako hedabide publikoan

1986ko otsailaren 21ean, NATOren erreferendumaren inguruko eztabaidetatik kanpo utzi zuten Herri Batasuna (HB) ezkertiar abertzale koalizioa Espainiako hedabide publikoan (RTVE).

HB-ri, zuen ordezkaritza parlamentarioagatik, tartea egokitu arren Espainiako telebista kate publikoaren publizitate espazioetan, hortik ere kanporatu zuten. Koalizio ezkertiar abertzalearen iritziz, Espainiako Gobernuak (PSOEko Felipe Gonzalez buru zela) Hego Euskal Herrian espero zen ezezkoaren garaipena ezker abertzaleak kapitalizatzea eragotzi nahi zuen.

Handik hiru astera, martxoaren 12ko erreferendumean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan NATO-ren aurkako ezezkoa gailendu zen.

Iturria: Erredakzioa, HB, vetada en TVE para evitar publicidad de su no a la OTAN (Egin, 1986ko otsailak 22).